Euskadiko Energia Klusterraren Foro Sektoriala
Berriak

Petronorrek Hidrogenoaren Euskal Korridorearen aurrerapenak aurkeztu ditu Euskadiko Energia Klusterraren Foro Sektorialean

Topaketa Euskalduna Jauregian egin zen urriaren 27an, osteguna, Hidrogenoaren Euskal Korridorean parte hartzen duten eragileak bilduz, Alba Emission Free Energy (Petronorren filiala) eta Nortegas buru dituzten hainbat proiektutan izandako aurrerapena bertatik bertara ezagutzeko.

Jardunaldia Energiaren Kluster Elkarteak (EKE) antolatu zuen ACICAE, ACLIMA, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, FLUIDEX, FMV, HEGAN, MAFEX eta SIDEREXekin batera, Petronorrek koordinatuta berriz ere, eta sektoreko 120 pertsona baino gehiago elkartu zituen.

Arturo Fernándezek, Albaren izenean eta Hidrogenoaren Euskal Korridorea ordezkatuz, proiektuaren egoera laburbildu zuen, baita azken hilabeteetan emandako aurrerapausoak ere. Egun, BH2C hainbat ekimenetako partaidea da (Hidrogenoaren Ebroko Korridorea, Pirinioetako Lan Elkartea eta Basque Net Zero Industrial Super Cluster), eta horien bidez, ekosistema indartu eta antzeko proiektuekiko sinergiak sortu nahi ditu. Era berean, BH2Cri dagozkion proiekturik aurreratuenen artean 2,5 MW-ko elektrolizagailua aipatu behar dela esan zuen.

Goizeko beste hitzaldietako batean, Juan Villar Nortegaseko COOak H2SAREAren aurrerapenak aurkeztu zituen.

Proiektua ezarritako helburuak betetzen ari dela eta orain arteko mugarri guztiak egokiak izan direla nabarmendu zuen.

Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programak diruz lagundutako proiektuak lau ikerketa-puntu ditu. Lehenengoan, blendingean, frogatuta geratu da % 5 hidrogenoa duen nahasketa egokia dela, eta ondorioz, ehunekoa % 10era igotzen jarraituko dute, eta horrela modu sekuentzialean. Materialen arloan, frogatuta geratu da material plastikoak eta metalikoak dituzten hodiak egokiak direla, eta etxeko probek behar bezala jarraitu dute. Industria-segmentuan, azterketa-kasuetan lanean jarraitu dute.

Hitzaldiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Euskadiko Energia Klusterraren webgunera jo dezakezue.

BH2Cren aurkezpena Euskadiko Energia Klusterraren Foro Sektorialean

BH2Cren aurkezpena Euskadiko Energia Klusterraren Foro Sektorialean

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut