BH2C Batzarra
Berriak

BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreak hirugarren Batzar Nagusia antolatu du Bilbon. Elkarteak 46 proiektu ditu dagoeneko eta aurten Euskadiko lehen hidrogeno berriztagarria ekoiztuko da.

BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreak hazten jarraitu du elkartekide nahiz erakundeen kopuruari dagokionez. Aurten, garrantzi handiko proiektuak plazaratu eta Euskadiko lehen hidrogeno berriztagarria ekoiztuko da.

Testuinguru honetan, joan den asteazkenean, urtarrilak 24, BH2Cko Zuzendaritza Batzordea bildu eta ondoren elkartearen Batzar Nagusia egin zen Bilbon. 2022an, elkartearen lehenengo urtean, gobernu-organoak eta elkartearen egitura finkatu dira, eta hainbat jarduera, bilera eta ekitaldiren artean, nabarmentzekoa da BH2Ck hidrogenoaren balio-kate osoan sustatutako proiektua, Clean Hydrogen Alliance erakundeak emandako Europako Hidrogeno Haranik Onena delako aintzatespena jaso duena.

Balio-katearen fase desberdinetan (ekoizpena, mugikortasuna, garraioa eta banaketa, eta proiektu teknologikoak) kokatutako zortzi proiektu berri BH2Ceko jardueran sartu eta beste lau elkartekide gehitu zaizkiola iragarri da: HyFive, ITP Aero, Lumiker eta Nemak.

Gainera, 2023rako Kudeaketa Plana onartu da, honeko 3 helburu hauen inguruan:

  • Elkartearen barruko jarduerak dinamizatzea, sinergiak eta lankidetzak erraztu eta BH2Cri atxikitako proiektuen garapena bultzatzeko
  • Laguntza-programa publikoen erronkak optimizatzea lortzea

BH2Cek hidrogenoaren arloko estatuko zein nazioarteko erreferentziazko ekimentzat duen posizionamendua eta irudia indartzea

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut