mugikortasunaren LT
Berriak

BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteak Bizkaiko mugikortasun arloko demostrazio-proiektuaren Lantaldearen lehen bilera egin du

Bizkaiko mugikortasun arloko demostrazio-proiektuaren Lantaldearen lehen bilera Muskizen egin da 2023ko urtarrilaren 11n, asteazkena, eta proiektuaren garapenean parte hartzen ari diren hainbat eragile bildu ditu.

Euskadiko Energia Klusterrak koordinatuta, bilerak ekimen hauen ordezkariak elkartu ditu: mugikortasunerako Petronorren 2,5 MWeko elektrolizagailua, mugikortasunerako H2a banatu eta zerbitzatzeko Repsolen logistika-instalazioa, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Bultzatzeko Sailaren menpeko Bizkaiko autobus-flotaren hedapena, eta Irizarren H2 bidezko autobusaren prototipoa. 

Saioaren helburua ekimen horietan izandako aurrerapenak bateratzea izan da, eta horretarako, proiektu bakoitzaren arduradunek egungo egoeraren, etorkizuneko aurrerapausoen eta beste ekimen batzuekin lotzen dituzten alderdi garrantzitsuen aurkezpen laburra egin dute.

Lantaldea hiru hilean behin biltzea aurreikusi da, datak lerrokatzeko eta hedapenaren aurrerapen-maila bateratzeko.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut