BH2RD
Berriak

BH2Ck Basque Hydrogen Research Day topaketaren lehen edizioan parte hartu du

Energia Klusterrak antolatutako jardunaldia urtarrilaren 27an egin zen, ostirala, 9:30etik aurrera, Bilboko Bizkaia Aretoan, 150 pertsona baino gehiago bilduz, eta enpresa-sareko I+Gko ordezkarien eta hidrogenoaren arloko Euskadiko ikerketa-partzuergo nagusien arteko topagune bihurtu zen.

Lehenengo bloke bateratuan, I+G arloko lehentasunak eta Euskadirako estrategikoak diren ekimenak aztertu zituzten, eta Pere Margalef SNAMeko H2 arloko CTOak jardueraren Europa mailako ikuspegia zirriborratu zuen. Gainera, EnergiBasque estrategia teknologikoko hidrogenoaren arloa berrikusi zuten Marcos Suárez Energia Klusterreko H2 arloko arduradunaren eskutik; Elías Unzueta Petronor Innovacióneko CIOak Hidrogenoaren Euskal Korridorearen egoera eguneratu zen EnergiBasqueren H2 arlorako Ekimen Estrategikotzat; eta Nora Castañeda Senerreko hidrogeno-negozioaren arduradunak belaunaldi berriko elektrolizagailuen garapen teknologikoa eta fabrikazioa xede dituen proiektua aurkeztu zuen, Europar Batasunak Europako Interes Komuneko Proiektu Garrantzitsutzat (IPCEI, ingelesezko siglen arabera) aitortu duena.

Bigarren blokean, bertaratuak lau lantaldetan banatu ziren H2aren balio-katearen arabera (garraioa, banaketa eta biltegiratzea, industria-sektorea, mugikortasuna eta findegia), eta hainbat proiektutan izandako aurrerapen nagusiak aurkeztu zituzten labur-labur, ikuspegia eta jarduera-ildoak enpresa-sarearen I+G arloko ordezkariekin kontrastatuz.

Eusko Jaurlaritzak Elkartek lankidetza bidezko ikerketa-programaren bitartez babestutako EKARRIH2, ERABILH2, H2BASQUE eta H2MAT proiektuak dira jardunaldian aztergai izan zituztenak.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut