ekoizpena
Berriak

BH2Cren Ekoizpen arloko Bertikalaren topaketa

PETRONOR eta ENAGAS buru dituen Ekoizpenaren arloko Bertikalaren lehen topaketa BECen egin zen martxoaren 14an, asteartea, Euskadin lehen hidrogeno berdearen sorkuntzarekin lotuta dauden eragile nagusien parte-hartzeaz.

Saioaren hasieran, PETRONORek BH2Cren aurrerapena eguneratu eta bertikalen definizio berria eman zuen. Egun, Ekoizpenaren arloko Bertikala hamaika ekimenek osatzen dute, eta horietatik hiru topaketan aurkeztu ziren.

Petronorrek 2,5 MWeko elektrolizagailua enkargatu eta abian jartzean izandako aurrerapenak zehatz-mehatz aurkeztu eta datozen hilabeteetan hidrogeno berdea ekoizteari ekingo diola aurreratu zuen.

Mintzak fabrikatzeko instalazio pregabeak eta merkataritza arloko trakzio garrantziatsua dituen H2SITE enpresak mintz-erreaktoreek eta mintz-bereizgailuek hainbat erabilera-kasutarako eskaintzen dituzten soluzioak aurkeztu zituen.

HYFIVEk, BH2Cren Elkarteko kide berria den aldetik, BenortH2 ekimenean izandako aurrerapenak eta negozio-eredua aurkeztu zituen. Proiektu berritzaile honek hidrogeno berdea sortuko du Amorebieta-Etxanoko ziklo konbinatuko instalazioetan.

 

Topaketan, saio teknologikoa antolatu zen Tecnaliaren eskutik elektrolizagailu aurreratuen garapen eta eskalatzeari buruz, eta bertan, etengabeko berrikuntza giltzarrizkotzat nabarmendu zuten, Euskadiren lehiakortasuna indartzeko eta elektrolisi-teknologien arloko erreferentziazko herrialde bihurtzeko.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut