EKARRIH2 Proiektuak BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearekin bat egin du
BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreak hazten jarraitu du elkartekide nahiz erakundeen kopuruari dagokionez, eta Bilbon antolatutako hirugarren Batzar Nagusian, balio-katearen fase desberdinetan kokatutako zortzi proiektu berriren sarrera iragarri du. Zortzi proiektu horien artean dago EKARRIH2 “Hidrogenoa eramaile likidoen bitartez garraiatzeko funtsezko teknologiak”, Eusko Jaurlaritzak ELKARTEK 2022 programaren bidez finantzatua, hidrogeno-kopuru handiak distantzia luzeetan, kostu lehiakorrean eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarria den moduan garraiatzea ahalbidetuko duten H2aren eramaile likido aurreratuak nahiz hidrogenazio eta deshidrogenazio teknologiak garatzea ardatz duena.
Proiektua TECNALIA zentroak koordinatuko du eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste sei eragile ditu partaide: CIC ENERGIGUNE, CIDETEC, PETRONOR INNOVACIÓN, TEKNIKER, UPV/EHU eta ENERGIA KLUSTERRA.
Dentro BH2Cren elkartearen barruan, EKARRIH2 proiektua 2. Bertikalari (G&B eta biltegiratzea) atxikita dago.
Proiektuaren webgune ofizialera sar daiteke dagoeneko:https://www.ekarrih2project.com/