h2basque logoa
Berriak

H2BASQUE Proiektuak BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearekin bat egin du

BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridoreak hazten jarraitu du elkartekide nahiz erakundeen kopuruari dagokionez, eta Bilbon antolatutako hirugarren Batzar Nagusian, balio-katearen fase desberdinetan kokatutako zortzi proiektu berriren sarrera iragarri du. Zortzi proiektu horien artean dago H2BASQUE “hidrogenoaren ekonomia euskadin bultzatzeko teknologiak: hidrogeno berdearen sorkuntza”, Eusko Jaurlaritzak ELKARTEK 2021 programaren bidez finantzatua, hidrogeno berdea kostu lehiakorrean sortzeko teknologia berritzaileak (eta hauen giltzarrizko osagaiak) garatzeko asmoz sortutakoa.

Proiektu honen bidez, hidrogeno berdearen sorkuntzarako teknologia berritzaileen giltzarrizko osagaiak garatuko dira: AEM elektrolisia (Anion Exchange Membrane), PEM elektrolisia (Proton Exchange Membrane) eta ziklo termokimikoen bitartez egindako hidrogenoaren sorkuntza. Amaieran, H2BASQUEk hidrogeno berdea aipatutako teknologien bidez ekoisteko laborategi mailako hiru prototipo garatuko ditu.

Proiektua AEM elektrolizagailuaren inguruko ikerketa eta garapenaren jarduera lideratuko duen TECNALIA zentroak koordinatuko du eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste zazpi eragile ditu partaide: CIC ENERGIGUNE, CIDETEC, ENERGIA KLUSTERRA, PETRONOR INNOVACION, TEKNIKER, TUBACEX INNOVACIÓN AIE, ETA UPV/EHU.

BH2Cren elkartearen barruan, H2BASQUE proiektua 1. Bertikalari (Ekoizpena) atxikita dago.

Proiektuaren webgune ofizialera sar daiteke dagoeneko: https://www.h2basqueproject.com/es/

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut