H2MAT logoa
Berriak

H2MAT Proiektuak BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearekin bat egin du

H2MAT “Hidrogenoarekiko kontaktuan erabiltzeko moduko geruza anitzeko metalezko egitura hibridoak” proiektua Eusko Jaurlaritzak finantzatu du ELKARTEK 2022 programaren bitartez, eta geruza anitzeko (entropia handiko aleazioa-interfasea-altzairua) egituren diseinuan, fabrikazioan eta ebaluazioan lan egiteko asmoz sortu da, egun hidrogenoa garraiatzeko aplikazioetan erabiltzen den altzairuaren mugapenei alternatiba bat eskaintzeko asmoz.

Horretarako, proiektuak HEA-altzairua interfasearen izaera fisikoa eta kimikoa ulertu eta kontrolatzea izango du helburu, hidrogenoa altzairurantz heda dadila eragozteko; baita entropia handiko aleazio ez-konbentzionalek hidrogenoarekin duten jokabidea ebaluatzea, altzairuekin duten bateragarritasunarekin batera; interfase kontrolatuak dituzten lotura hibridoak sortu eta hedapena gutxitzeko proposatu diren teknologiak optimizatzea, eta lortutako egituren ebaluazio tekniko-ekonomikoa ere, egun hidrogenoaren garraioan erabiltzen diren altzairuzko egituren aldean.

Proiektua MONDRAGON UNIBERTSITATEAk koordinatuko du eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste zazpi eragile ditu partaide: AZTERLAN, CEIT, SIDENOR I+D, TECNALIA, TUBACEX INNOVACIÓN, UPV/EHU eta EUSKADIKO ENERGIA KLUSTERRA.

BH2C elkartearen barruan, H2MAT proiektua 2. Bertikalari (G&B eta biltegiratzea) atxikita dago.

Proiektuaren webgune ofizialera sar daiteke dagoeneko: https://www.h2matproject.com/

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut