H2SITE
Berriak

H2SITEk hidrogenoa lortzeko paladio-aleaziozko mintzak ekoiztuko dituen lehen instalazioa inauguratu du

H2SITEk hidrogenoaren sorkuntzari zuzendutako paladio-aleaziozko mintzak ekoizteko lehen instalazioa inauguratu du. Loiun (Bizkaia) kokatuta, instalazio berriak hidrogenoa ekoizteko erreaktore eta bereizgailu integratuen eraikuntzan erabiltzen diren mintzen ekoizpena industrializatzea du helburu. Mintzak paladio-aleaziozkoak direnez gero, purutasun handi-handiko hidrogenoa lortzeko aukera ematen dute, baina oso kostu eta hauskortasun handia zuten, harik eta H2SITEk oztopo horiek gainditzea lortu duen arte.

Loiuko (Bizkaia) ekoizpen-lantegi berriak hamarnaka mila mintz ekoizteko gaitasuna du. Instalazio aitzindari hau eraikitzeko, H2SITEk 3 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du, eta datozen urteetan inbertsio hori bikoiztea aurreikusi du ekoizpen-gaitasuna handitu ahal izateko.

Lehenengo ekipoak baliozkotu ondoren, lantegiaren gaitasuna nabarmen handitzea da Tecnaliak eta Eindhovengo Unibertsitate Teknologikoak (TUe) garatutako teknologiaren helburua, mintzen fabrikazioa bertikalki integratuz eta prozesua lantegi berrietan aplikatuz, merkatu berriei aurre egin ahal izateko. Andrés Galnares H2SITEko CEOak adierazi duenez, epe ertainera begira, konpainiaren helburua urtero ekoitzitako mintzen kopurua biderkatzea da datozen 3 urteetan, eta ondorioz, instalatuta daudenen antzeko ekoizpen-aktiboetan inbertitzen jarraitu beharko du, automatizazio-mailak handituz kostuak murrizteko.

2022an, H2SITEk 5 milioi eurotik gorako eskaerak izan ditu, baina datorren urtean kopuru hori bikoiztea espero dute, 50 profesional baino gehiagoko plantilla osatuz.

Albisterako esteka: H2SITEk paladio-aleaziozko mintzak ekoizteko lehen instalazioa inauguratu du hidrogenoa lortzeko – KLUSTERRA - bazkideen albisteak (clusterenergia.com)

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut