Tailerra
Berriak

Hidrogenoaren Euskal Korridoreak, EBak hidrogenoaren haranen eta hauen eskualde mailako garapenen inguruan dituen erronkei buruz, Europako Batzordeak antolatutako tailer batean parte hartu du

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusia Bruselara abiatu da Hidrogenoaren Euskal Korridorearen izenean, hidrogenoaren ekonomia toki-mailan bultzatuko duten hidrogeno-haranak ezartzeak Europar Batasunari ekarri dizkion egungo aukera eta erronkei buruzko tailer batean parte hartzeko.

Bileran industriako, erakundeetako eta finantza erakundeetako ordezkariek parte hartu dute. EBk hidrogeno-haranak ezartzeko dituen aukerak eta erronkak eztabaidatzea izan du helburu, eta, horrela, hidrogenoaren ekonomia bultzatzea tokian-tokian.

EEEk RePowerEU ekintza-planaren testuinguruan kokatu du. Honi 200 milioi euro gehiago esleitu zitzaizkion 2025erako EBko hidrogeno-haranen kopurua bikoizteko.

Batzordeak gaur egungo erronka eta aukeren eta hidrogenoaren balio-kate osoko teknologien egoeraren balantzea egitea planteatu du. Euskadiri dagokionez, Iñigo Ansola zuzendari nagusiak azaldu du Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) hidrogenoaren ekosistema bat ekarriko duela, lankidetza publiko-pribatu biziarekin, deskarbonizaziorako funtsezkoa den erregai horren balio-kate osoko proiektuetarako.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut