Kolonbiako Cartagena hiriko Merkataritza Ganberako presidente exekutiboak bisita egin du Petronorrera
Juan Pablo Velez Cartagenako (Kolonbia) Merkataritza Ganberako presidente exekutiboak Petronorren instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, konpainiaren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Enrique Velasco Bilboko Ganberako Enpresa Garapeneko eta Nazioartekotzeko zuzendariarekin eta Izaskun Arregi sail bereko teknikariarekin batera heldu dela Manu Núñezek (Petronor Innovación-eko zuzendaria) egin dio harrera, eta Asier Madariaga batu zaie, Alba Free Energy Petronorren filialaren izenean.
Ongi etorriaren ondoren, bi aldeek bilera egin dute, eta bertan zehaztu dituzte iraunkortasun energetikoaren aldeko apustuak eta Petronorrek abian dituen proiektuak, hidrogenoaren bektorea funtsezko elementutzat hartuta deskarbonizaziorako, eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen aurkezpena egin da.
Juan Pablo Velezek Abanto Zierbenako teknologia-parkean instalatuko den planta logistikoari eta hidrogenerari buruzko informazioa jaso du, eta bi merkataritza-ganberen jarduerak bateratzeari ekin diote, lankidetza-aukerak aztertzeko eta irekitzeko helburuarekin. Bisita amaitzeko, findegiko begiratokira eta 1. kontrol-gelara joan dira.