Berriak
Pirinioetako Lan Elkarteak hidrogenoaren ekonomiaren hedapena sustatuko du
Lehendakaria Pirinioetako Lan Elkartearen 40. Osoko Kontseiluaren buru izan da Arantzazun. Euskadi da gaur egun elkarte horren buru. Kontseiluak adierazpen bat onartu du. Adierazpen horretan, besteak beste, adierazi du ez dagoela ados duela urtebete baino gehiagotik hona Pirinioetako muga-pasaguneak ixtearekin, eta konpromisoa hartu du hidrogeno berriztagarria sustatzeko Pirinioez gaindiko lankidetza-protokolo bat bultzatzeko.
Bilkuran izan dira Akitania Berria, Okzitania, Aragoi, Katalunia, Nafarroa, Euskadi eta Andorrako Printzerriko ordezkaritzak.
Osoko Kontseiluak plazaratu duen Arantzazuko Adierazpenean zera ebatzi du:
- Pirinioez gaindiko interkonexio-azpiegiturak garatzeko estatuarteko negoziazioak babesten ditu. Azpiegitura horiek energia-horniduraren jatorriak dibertsifikatzen lagunduko dute, bai eta deskarbonizazioa sustatzen ere, energia-iturri berriztagarriak erabiliz, hala nola hidrogeno berdea eta biometanoa. Era berean, eskualdeek eta autonomia-erkidegoek erabakitzeko prozesuan parte ahal izatea eskatzen du.
- Pirinioez gaindiko lankidetza-protokolo bat bultzatzeko konpromisoa hartu du, hidrogeno berriztagarria sustatzeko, hidrogenoaren ekonomia hedatzeko mugaz gaindiko espazio bat sortze aldera, lurraldeen posizionamendua indartuta eta Estatuko eta Europako estrategietan ezarritako deskarbonizazio-helburuak lortzeko aukera emanda.