SARRALLEk hidrogeno berdea erregaitzat erabiliz lan egin dezakeen lehen koilara-berogailua abiarazi du
Sarrallek hidrogeno berdearen teknologiaz hornitu du Espainiako altzairutegi bat altzairua fabrikatzeko. Horrela, hidrogeno berdearekin osorik funtzionatzeko gai den lehen koilara-berogailua abiarazi du, koilara horretan zero CO2 isurpen lortuz.
Hidrogeno berdea erabiltzeko gai den koilara-berogailu horren instalazioa berrikuntza handi-handiko proiektua da, izan ere, gas naturala erregaitzat erabiltzen zuen erregailuaren ordez, % 100 hidrogeno berdea erregaitzat erabil dezakeen oxikonbustioko erregailua jarri da, eta hidrogeno berdearen errekuntzan ur-lurruna besterik sortzen ez denez gero, CO2 isurpenak ezabatuko dira. Instalatutako erregailu berria duala da, eta gas naturala erabil dezake erregaitzat, edo hidrogenoaren eta gas naturalaren nahasketak.
Deskarbonizazioa lortzeko bidean, proiektuak argi utziko du hidrogenoa eta oxigenoa erabiltzen dituzten erregailu berriek gas naturalarekin egiten ziren koilara-aurreberoketak erreproduzitzeko gai direla, baina CO2 isurpenik gabe.