SENER ingeniaritza eta teknologia taldea da Europako Batzordeak hidrogenoaren arloko “Europako interes komuneko proiektu garrantzitsuak” garatzeko hautatu dituen Espainiako lau enpresetako bat
Berriak

SENER da Europako Batzordeak hidrogenoaren arloko proiektuak garatzeko hautatu dituen Espainiako lau enpresetako bat

SENER ingeniaritza eta teknologia taldea da hidrogenoaren sektorean “Europako interes komuneko proiektu garrantzitsuak” garatzeko aukeratu dituzten Espainiako lau enpresetako bat.

Europako Batzordeak iragarri du, EBren estatu-laguntzei buruzko arauen arabera, Europako interes komuneko proiektu garrantzitsu bat (“IPCEI”, ingelesezko siglen arabera) onartu duela, hidrogenoaren teknologiaren balio-katean ikerketa eta berrikuntza nahiz industria-mailako hedapena bultzatzeko asmoz. "IPCEI Hy2Tech izeneko proiektuak hamabost estatu kideren industria bilduko du: Alemania, Austria, Belgika, Danimarka, Eslovakia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Italia, Herbehereak, Polonia, Portugal eta Txekiar Errepublika.

Hy2Tech IPCEI proiektu honen arabera, estatu kideek 5.400 milioi euro arteko finantzaketa publikoa emateko konpromisoa hartu dute, eta inbertsio pribatuko beste 8.800 milioi euro desblokeatzea espero da. Finantzaketa horrekin, 35 enpresa hautatu dituzte hidrogenoaren teknologiaren balio-kate osoarekin lotutako 41 proiektu garatzeko, hidrogenoaren sorkuntza, erregai-pilak, biltegiratzea, garraioa eta banaketa, eta amaierako erabiltzaileentzako aplikazioak barne hartuz, batez ere mugikortasunaren sektorean.

SENER belaunaldi berriko elektrolizagailuen fabrikazio eta garapen teknologikoaren proiektuagatik aukeratu dute. Proiektu horren barruan daude elektrolizagailuen fabrika, Europako eta Espainiako zentro teknologikoekin batera garatu beharreko I+G arloko proiektuak eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen barruko ekimenak. Hy2Tech IPCEI programak I+G eta hedapen industrialerako jarduerak finantzatuko ditu. SENERek espero du proiektu honek gutxienez zuzeneko 300 lanpostu eta zeharkako beste 500 lanpostu sortzea, hornidura-katea tokiko enpresekin batera garatzean.

Telmo Chavarri SENER Renewable Investments-eko hidrogenoaren arloko garapen eta inbertsioetako zuzendariaren esanetan, “harro gaude Espainiako lau enpresetako bat izateaz, eta Europako Batzordeak Hy2Tech IPCEIetan hautatutako Europako 35 enpresetako bat izateaz, hidrogeno-teknologiaren garapenean norabide egokian goazela berresten digun heinean. Berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde hartu dugun konpromisoa irmoa da gure proiektu guztietan. Finantza arloko bultzada honi esker, espero dugu lider teknologikotzat kokatzea espero dugu etorkizun handi-handiko hidrogenoaren teknologia berritzaile honetan”.

Industria-proposamenak hautatzeko prozesuan, Batzordeak kontuan hartu du finantzatutako proiektuek egun merkatuak eskaintzen duenetik harantzagoko doazen teknologiak eta prozesuak garatzen ote dituzten, errendimenduan, segurtasunean, ingurumen-inpaktuan eta kostuen eraginkortasunean hobekuntza garrantzitsuak ahalbidetzeko. Era berean, enpresa onuradunek proiektuaren emaitzak komunitate zientifikoarekin eta Europako industria osoarekin partekatzeko konpromisoa hartu behar dute, IPCEI osatzen duten enpresetatik eta herrialdeetatik harantzago.

Europako Batzordeak adierazi duenez, Hy2Tech IPCEIk “Europaren etorkizunerako funtsezko balio-kate estrategiko hau babesteko helburu bateratua betetzen lagunduko du, baita EBko funtsezko ekimen politikoen helburuak ere, Green Deal, EBko Hidrogenoare Estrategia eta REPowerEU delakoa barne”.

Albisterako esteka: SENER da Europako Batzordeak hidrogenoaren arloko proiektuak garatzeko hautatu dituen Espainiako lau enpresetako bat (group.sener)

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut