electrolyzer-module-robot.
Berriak

Siemens Energy eta Air Liquide enpresek enpresa bateratua osatu dute, hidrogeno berriztagarriaren elektrolizagailuak Europan eskala handian ekoiztu ahal izateko

Siemens Energy eta Air Liquide enpresek Europan hidrogeno berriztagarriko elektrolizagailuak seriean eta eskala industrialean ekoiztea xede duen baterako enpresaren sorrera iragarri dute. Elkarte franko-aleman honek, mundu mailako bi enpresa liderren ezagutzak uztartuz, Europan hidrogenoaren ekonomia jasangarria agertzea ahalbidetuko du, elektrolisirako eta hidrogenoaren teknologiarako Europa mailako ekosistema sustatzeaz gain. Aurreikuspenen arabera, ekoizpena 2023ko bigarren seihilekoan hasi eta apurka-apurka handituz joango da, 2025ean hiru gigawatteko urteko ekoizpen-ahalmena lortu arte.

 

Albiste osorako esteka: Siemens Energy and Air Liquide form a joint venture for the European production of large scale renewable hydrogen electrolyzers | Press | Siemens Energy (siemens-energy.com)

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut