ghemak
Berriak

Automobilgintzako piezak fabrikatzen dituen NEMAK enpresa globala BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkartean sartu da

GHEMAK: “Hidrogenoaren aplikazio intentsiboa duten teknologia eta prozesu berrietan oinarritutako aluminioaren industria” proiektuko lider bezala egin dute.

Proiektuaren helburua aluminioaren sektorea deskarbonizatzen laguntzea da, hidrogenoa energia-iturri alternatibotzat erabiliz aluminioa birziklatu eta ekoizteko prozesuan.

Hori lortzeko, aluminioaren birziklapenari zuzendutako H2aren erabilera industriala sustatzeko prozesua garatuko da presiozko galdaketaren sektorerako, hidrogenoan oinarritutako aluminio jasangarri eta zirkularraren ekoizpena lortzeko asmoz.

GHEMAK Hazitek 2022 deialdian onartutako proiektua da, eta Nemak (liderra), GHI Hornos industriales eta Tecnalia zentro teknologikoa ditu partaide.

BH2Cren elkartearen barruan, GHEMAK 3. Bertikalari (Industria) atxikita dago

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut