JIZ
Berriak

Jose Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak iragarri duenez, aurten BH2Ck industrian erabiltzeko lehen hidrogeno berriztagarria izango du eskuragarri

Energiaren Munduko Egunean (otsailak 14), José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko presidenteak argi utzi zuen Radio Euskadiko Boulevard saioari emandako elkarrizketa batean, aurten bertan, Elkarteak azken bi urteotan egindako lanaren “lehen emaitzak” ikusiko direla, industrian, mugikortasunean nahiz eraikinen baten mantentze-lanetan erabiltzeko moduko lehen hidrogeno berriztagarriaren ekoizpenarekin.

Gainera, argitu zuenez, produktu hori biltegiratzeko bi kokaleku aztertzen ari dira, biak ala biak Bizkaian —Petronor Korridorearen enpresa trakziogiletik 20 bat kilometrora—, baina zati bana Kantabrian eta Burgosen dituztela. Hala ere, "mega-biltegi" horiek “bigarren faserako” aurreikusita daudela zehaztu du, “2030etik aurrera, hidroduktu handiak martxan daudenean”.

Egun berean, iritzi-artikulua plazaratu zen El Correo egunkarian, Euskadik hidrogenoan oinarritutako teknologiak garatzeko lasterketan duen posizioa nabarmenduz.

Asteroko buletina zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu, bete hurrengo harpidetza formularioa.

Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut