Pirinioetako Lan Elkarteko hidrogenoaren lantaldearen bilera
Euskadiren lehendakaritza-aldi honetan, lantalde honen jarduerari ekin zaio berriz ere ikuspegi orokorrago batetik fokuratzeko, hidrogenoaren balio-katearen alderdi guztiak eta erregulazioa edo prestakuntza bezalako zeharkako alderdiak barne hartuz.
Aurten eta hurrengo urtean, lankidetza-dinamika bat ezartzea espero da, lurralde desberdinetan garatzen ari diren ekimenen arteko balizko lankidetza-aukerak aztertzeko. LTaren helburua izango da, halaber, lurralde desberdinetako eragileen arteko ezagutza hobea sustatzea, dagozkien gaitasunak barne. Erakunde mailan, PLEko lurralde guztiek sinatzeko moduko adierazpena, protokoloa edo estrategia gauzatzeko lan egingo da.
Bilerak harremanetan jartzeko aukera eskaini zien berriz ere hidrogenoaren arloan lanean diharduten lurralde eta pertsonei, eta estrategiak, ibilbide-orriak, lehentasunak eta proiektu nagusiak labur-labur partekatzeaz gain, Pirinioetako beste lurralde batzuekin lankidetzan jarduteko interesak azaldu ziren.